XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Erreportaia GARBIÑE UBEDAGarbiñe Ubedak, berriz, aurten Negu Gorriak taldeak Europan zehar egindako biraren kronika bildu du liburu batean eta Susak argitaratu
Kontakizun bizia, birako argazki ugari, eta mitoetatik aldenduz Negu Gorriak-en irudi fidela erakutsi nahi izan du kazetari tolosarrak.
Birak, berez, 20 egun iraun zuen, Irailaren 5ean irten eta 24ean bueltatu ginen.
Eta liburuan agertzen dena edo mamia behintzat, batere etenik gabe egindako 20 egun horien kontakizuna da.
Gainerakoak, epilogoan jasotzen direnak, asteburuko irteerak izan ziren, Parisera, Zaragoza, Valentzia eta Bartzelonara.
Erdi tamainako pare bat koaderno bete nituen.
Gero liburua 25 egun eskasetan idatzi nuen.
Baina zorionez, birako lehen egunetan gutxi gora-behera perfilatua neukan zer egin nahi nuen, eta orduan, koadernoko apunteak horretara bideratuta zeuden hasieratik.
Beraz, idazten ere lehenago hasi nintzela esan liteke.
Bai, kuriosoa da, niretzat gehiago kronika bat, periodistiko bat da, nahiz eta tarteka nire zerak ere erantsi.
Baina Susako Iñigo Aranbarrik-eta irakurri zutenean literario bezala definitu zuten.
Egia da badituela elementuak: pertsonaia batzuk daude, istorio bat kontatzen da, baina errealitateko puskak dira denak.
Ez.
Fermin eta Iñigo aspalditik ezagutzen nituen eta horrek asko esan nahi du.
Banekien beraiei buruz eta baita birei buruz ere, Kortatuko garaietatik eta.
Orain Negu Gorriak-ekin jende gehiago sartu da jokoan, baina taldeko besteek ere, nahiz eta hainbeste ez ezagutu, oso zentzu positiboan harritu naute.
Liburu honekin espero dut jendeari mamu asko joango zaizkiola burutik, iruditzen baitzait gazte askoren jarrera ikusita, oso tarte gutxi dagoela hortik mitoa sortzea.
Beno, nik urte asko neraman kontzertuekin nazkatuta, beti betikoa ikusten.
Baina Hitz Egin! kontzertua ikusi nuenean harrituta geratu nintzen.
Amaieran aipatzen ditut ere talde gazte batzuk
Askotan ez da nahikoa musikarekin, jarrera bat ere behar da eta talde bakoitzaren atzean filosofia bat ere badago, baina horretaz ez nintzen konturatu, adibidez, bueltatu arte.
Orduan pentsatu nuen urte batzuk galdu ditudala kontzertuetara joan gabe.